Begoña Bilbaok zuzendu du antzezlana eta bi aktore ikusiko ditugu oholtza gainean: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga. Serantes Kultur Aretoan eskainiko dute obra arratsaldeko 20:00etan.
Komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioari eta kapitalismoari buruzko hausnarketa egiten du. Txalo Produkzioak taldeak egin ditu David Desola idazle katalanaren obraren moldaketa lanak, eta bihar, osteguna, taularatuko dute Santurtziko Serantes Kultur Aretoan, Hondarribian estreinatu ondoren. Txalo taldearen Ene ba!, Rita, Zoaz pake santuan edota Konpromisoa antzezlanekin bezala, oraingoan ere Begoña Bilbaok zuzendu du obra eta bi aktore ikusiko ditugu oholtza gainean: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Erretreta hartzeko dagoen arduradunak (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak, Zuhaitz Gurrutxagak gorpuztuko duen pertsonaiak, ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.
Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen 2003an.
Antzezlana Santurtziko Serantes Kultur Aretoan eskainiko dute bihar. Sarrerak salgai daude, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian