Hurrengo saioa, otsailaren 11n izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.
Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea jokatu zen larunbatean Oionen, final laurdenak”.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak izan ziren: Maddi Agirre Epelde (Gasteiz), Xabi Igoa Eriz (Aramaio), Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia), Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Orlando Arreitunandia Arinas (Urretxu-Bastida), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio).
Lehen fase honetan hamahiruna bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Aroa Arrizubietak lortu zuen puntu gehien, 261,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko ziren finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren: Aroa Arrizubieta (261,5 puntu), Xabi Igoa (259,5 puntu), Manex Agirre (259,5 puntu), Maddi Agirre (241,5 puntu), Rikardo Gonzalez de Durana (234,5 puntu) eta Orlando Arreitunandia (226 puntu).
Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola izan zen Oiongo aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, otsailaren 11n izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian