Adin guztietako literaturazaleentzat egitarau oparoa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra.
1545 argitaletxeko kideek Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra bitartean. Adierazi dutenez, “Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatura arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”.
Horretarako, adin guztietako literaturazaleentzat egitarau oparoa antolatu dutela nabarmendu dute.
Otsailaren 21ean, asteazkena, izango du lehen hitzordua ekimenak Goiatz Labandibarren solasaldiarekin. Bertan, idazlearen ibilbidearen errepasoa eta Bekatua liburuaren aurkezpena egingo dira. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta Usoa Arbelaitzek eta Iraitz Mateok gidatuko dute. Galdosenean (Gurutze auzoa).
Otsailaren 24an, larunbata, berriz, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat ipuin-kontaketa antolatu dute goizeko 11:00etan, Basati liburuaren aurkezpena tartean, Amaia Egidazu ipuin-kontalariarekin. Udalbatza Aretoan izango da.
Otsailaren 28an izango da hirugarren eguna arratsaldeko 19:00etan. Xabier Lete, bertsoen neurrian izenpean, Jon Martinen tesian oinarritutako liburuaren aurkezpen-emanaldia izango da, Arizmendienean.
Martxoaren 2an, larunbata, Literaturan jolasa gauza serioa da izeneko idazketa tailerra izango da 10:30etatik 13:00etara 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Oier Guillanek gidatuko du tailerra Ehuntze sormen espazioan.
Aurtengo Literatura Plazarak martxoaren 3an izango du azken eguna. 12:00etan Meza Nagusia ikuskizuna izango da Uxue Alberdi bertsolariaren eta Amorante musikariaren eskutik. Arratsaldeko 18:00etan, berriz, Harkaitz Canok Maite Larburuk eta Beñat Barandiaranek Soneto bat irakurtzeko 20 modu taularatuko dute Landetxe aretoan.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian