Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da hitzen egilea: “Ortzadarrari egiten dio erreferentzia eta baita Beskoitzeko Ikastola pairatzen ari den egoerari ere. Euri, eguzki, trumoi, haize edota lurrak ukatuta ere, Herri Urratsek aurrera jarraitzen du Iparraldeko Ikastolen alde, horrexegatik izenburua: Hor gaude”.
Pasa den urteko uholdeen ostean, Ortzadarra lelopean egingo da 2024ko Iparraldeko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 12an, Senpereko lakuan. Neomak taldeak egin du aurtengo abestia eta bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Hor gaude abestiari dagokionez, “zertarako den kontuan hartuta, hasieratik genuen argi kantua alaia eta itsaskorra bezain aldarrikatzailea izan behar zela. Bestalde, kantu parte-hartzailea izatea ere nahi genuen”, adierazi du taldeak.
Lan prozesuari erreparatuta, “melodia batzuk sortu genituen eta horri gure musika tresnak gehitzen sortu zen Hor gaude. Edozein esparrutan eta edozeinek abesteko kantua dela uste dugu eta publikoak ikastoletan, zein herriko festetan abestea nahiko genuke”, adierazi dute taldekideek.
Nerea Ibarzabal bertsolari bizkaitarra da hitzen egilea: “Ortzadarrari egiten dio erreferentzia eta baita Beskoitzeko Ikastola pairatzen ari den egoerari ere. Euri, eguzki, trumoi, haize edota lurrak ukatuta ere, Herri Urratsek aurrera jarraitzen du Iparraldeko Ikastolen alde, horrexegatik izenburua: Hor gaude”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian