Oraindik aurrera hiru atal berrirekin osatuko da eskaintza: antzerkigileen zubitegia, antzerki konpainien zubitegia eta estreinaldien zerrenda atala.
Ganbila antzerki bilduma 2019an abiatu zen, eta ganbila.eus ataria, berriz, 2022an. Atariaren helburua honakoa izan da hastapenetik: euskarazko antzerkigintzaren inguruko dokumentazio lan ahalik eta osoena egitea, azken hamarkadetan argitaratutako liburuen eta estreinatutako antzezlanen datu basea osatuz. Atal hauek osatzen dute webgunea 2022tik: teatro testuak osorik jasotzen dituen atala, hemeroteka (kritika, kronika, elkarrizketa eta erreportajeak), ikus-entzunezkoak (antzezlanak osorik, trailerrak eta teaserrak) eta Ganbila bilduma osorik jasotzen duen atala.
Oraindik aurrera hiru atal berrirekin osatuko da eskaintza: antzerkigileen zubitegia, antzerki konpainien zubitegia eta estreinaldien zerrenda atala. Oier Guillan idazle, antzerkigile eta bildumaren koordinatzaileak azaldu duenez, “euskarazko antzerkigintzaren sektoreak urte luzez aldarrikatu duen behar bat asetzeko lehen urratsa da bokazio entziklopedikoa duen ekimen hau: euskarazko teatroaren dokumentazio zentroa sortzea”, kasu honetan Susa eta EHAZEren arteko elkarlanari esker modu digitalean egiten hasi dena.
Proiektu honen helburua “euskarazko teatrogintzaren inguruko datu base ahalik eta zehatzena eta osoena eskaintzea da, tresna berri bat jartzea zaleen, ikasleen, ikerlarien, kazetarien, antzerkigileen eta nahi edo behar duen ororen esku”, nabarmendu du Guillanek.
Maite Aizpurua EHAZEko ordezkariak nabarmendu duenez, Ganbilak oraingoz, 23 liburu, 167 antzerki obra, 1054 artikulu, 43 antzezlan, 87 teaser eta trailer eta 4 antzezlanen zatiak biltzen ditu.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian