Mikel Laboa Katedrak bultzatutako beste lan batean oinarrituta dago erakusketa: Ni ez naiz Mikel Laboa komikia, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazleek eta Joseba Larretxe Josevisky ilustratzaileak sortua.
Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketa ikusgai dago Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan. Maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik eta sarrera librea izango da.
Gipuzkoan eta Bizkaian ikusgai egon ondoren, Arabarara egin du jauzia Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar… izeneko erakusketak. Mikel Laboaren bizitza, ahots eta musikari egindako omenaldia da erakusketa ibiltari hau, bere heriotzaren 15. urtemugan. Mikel Laboa Katedrak bultzatutako beste lan batean oinarrituta dago: Ni ez naiz Mikel Laboa komikia, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazleek eta Joseba Larretxe Josevisky ilustratzaileak sortua. Komikiarekin gertatzen den bezala, erakusketa ez da ohiko biografia bat, baina Laboaren musika-espirituak, haren nortasunak eta haren umoreak gidatzen dute komikiaren irudiekin osatutako erakusketa honen istorioa.
Erakusketaren inspirazio iturria
Ni ez naiz Mikel Laboa komikiak 2023ko Euskadi Saria jaso zuen ilustrazioaren atalean. Laboaren espiritua eta obra harrapatzeko, egileak Mikel Laboaren bizitzan funtsezkoak diren lekuetan “bizitzera” iritsi ziren, Lekeition esaterako. Dokumentazio eta inspirazio lan handi baten ondoren, Joseba Larratxe gai izan zen Unai Iturriagak eta Harkaitz Canok idatzitako istorioa irudietan islatzeko.
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoa 9:00etatik 20:30era arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian