Publikoaren bozketaren fasea 2024ko maiatzaren 6an itxiko da. Une horretan boto gehien jaso dituen hautagaiak irabaziko du Publikoaren Saria. Hau gainerako sarituekin batera iragarriko da maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan egingo den ekitaldi berezian.
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza batekin dator: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere disko/kontzertu/lan gogokoenaren alde bozkatu ahal izango du, epaimahaiak hautaketa-prozesuaren bigarren fasera igarotzeko aukeratu dituen 48 proposamenen artean.
Pertsona bakoitzak bere artista gogokoena behin bakarrik bozkatu ahal izango du, Musika Bulegoak horretarako prestatu duen bozketa-plataformaren bidez. Plataforma horretan, izendatutako lan bakoitzari buruzko informazioa aurki daiteke, bai eta esteka bat ere, Spotify-n Youtuben edota Soundcloud-en entzun ahal izateko.
Publikoaren bozketaren fasea 2024ko maiatzaren 6an itxiko da, astelehena, 23:59an. Une horretan boto gehien jaso dituen hautagaiak irabaziko du Publikoaren Saria. Hau gainerako sarituekin batera iragarriko da maiatzaren 15ean Iruñeko Zentral aretoan egingo den ekitaldi berezian.
Horretaz gain, bozketan parte hartzen duten guztien artean, lau sarrera bikoitz zozkatuko dira Janus Lesterrek egun horretan bertan, ekitaldia amaitu ondoren, Zentral aretoan emango duen kontzerturako.
Bozkatu nahi duenak esteka honetan du aukera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian