Joanes Azpillaga izan da bigarren, eta biak izango dira Euskal Herriko txapelketan. Finalistek zein 14 urtez gorako bertso-eskoletako kideek Lasturren asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten. Hamabost gaztek eman zuten izena, eta, besteak beste, bertso-bazkariaz eta umorezko bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten.
June Aiestaran, Joanes Azpillaga, Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Danel Etxeberria eta Sustrai Goenaga aritu ziren kantuan pasa den ostiral iluntzean. Bertsozaleren arabera, “bertsotarako giro ederra izan zen Lasturren, 80 lagunetik gora izan ziren afaltzen, eta gogotik txalotu zuten bertsolarien jarduna. Saio ona osatu zuten sei bertsolariek, erritmo bizi-bizian eta elkarri erantzunez. Bakarka ere ale bikainak utzi zituzten. Bat-bateko txapelketak Euskal Herrikoan izango du segida txapeldunarentzat eta txapeldun ordearentzat”.
Bat-bateko txapelketaz gain, idatzizkoa ere martxan izan da martxoan zehar. Lasturren bertan egin zen haren sari banaketa ere, saritutako bertsoak kantatuta. Mara Albisturrek irabazi du lehen saria, eta Kattalin Arabolazak bigarrena.
Finalistek zein 14 urtez gorako bertso-eskoletako kideek Lasturren asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten. Hamabost gaztek eman zuten izena, eta, besteak beste, bertso-bazkariaz eta umorezko bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten.
Hamalau urtez azpikoen Gelatik Plazara sariketako finala apirilaren 28an izango da Aretxabaletan, Bertso-eskolen egunaren barruan. Bertan izateko sarrera hartu beharko dute gaztetxoek, www.bertsosarrerak.eus atarian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian