Denetara sei film eskainiko dira irailaren 27ra arte. Josu Martinezen Bizkarsoro filmak irekiko du aurtengo edizioa Arteleku plazan.
Hamasei edizioa du aurten, ostiralean, hilak 20, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. Izan ere, zinemaren bidez gogoeta kritikoa sustatzea da zinemaldiaren helburua. Antolakuntzaren esanetan, “lanak proiektatu eta hauek eztabaidan jarriz, pentsamenduak eragin eta arazoei modu kolektibo batean aurre egin nahi diegu”.
Horiek horrela, Donostiako mugimendu sozialekin elkarlanean antolatutako proiekzioak izango direla nabarmendu nahi izan du antolakuntzak, “bateko eta besteko borrokari ekarpena egiteko asmoz”.
2024ko edizio honetan, alderik alde zeharkatzen gaituzten bi gai edo errealitate nabarmendu nahi izan ditu antolakuntzak. “Lehenik eta behin, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Israelgo estatua egiten ari den genozidioa salatu nahi du jaialdiak. Horren froga da edizio honetarako prestatu dugun kartela. Urtero ‘jolasten’ dugu kartel ofizialarekin, eta, dakizuenez, aurten Cate Blanchett dugu protagonista. Bada, aktoreak Cannesko alfonbra gorrian Palestinari egin zion keinua baliatu eta txalotu nahi dugu.
Horrez gain, irailaren 24an, asteartea, Groseko Marruma elkartean “Farha” filma proiektatuko dute, 1948ko Nakban (hondamendia) oinarritua dagoena.
Bestalde, antolakuntzak bat egin nahi izan du “Donostian gora doan arrazakeria eta faxismoarekin amaitzeko abuztuan ehunka herritarrek egindako deiarekin. Segurtasuna aitzakiatzat hartuta, ugaritzen ari dira pertsona migratu eta arrazializatuen kontrako diskurtso eta jarrera xenofoboak, arazoaren benetako erroa ukatzen den bitartean. Testuinguru horretan, beraz, Zinemaldi Alternatiboari ere badagokio antolakuntza eta Kultura antierrepresibo, antiarrazista eta antifaxista indartzea”. Helburu hori du irailaren 26an, osteguna, Egiako Teila Fabrikan antolatu duten saioa.
Egitaraua

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian