Karratu Beltz Leuna izeneko erakusketak Kultur Leioako erakusketa gunean emango dio hasiera ibilbideari urriaren 6ra arte. Ondoren, Zornotza, Getxo eta Arrigorriagatik igaroko da eta Basaurin izango du azken geltokia.
Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa aurkeztu dute Karratu Beltz Leuna izenpean. 27. edizio hau ere, aurrekoetan bezala, herriz herri ibiliko da datozen hilabeteetan. Hala, lehen geldiunea Leioan egingo du eta bertan, Maider Aldasoro (eskultura eta ikus-entzunezko pieza), Leire Lacunza (argi-instalazioa) eta Natalia Suarez Ortiz de Zarateren (pintura) lanak ikusi ahal izango dira.
Ondoren, Zornotzara egingo du jauzia, urriaren 15etik azaroaren 3ra. Getxo izango da lekukoa hartuko duen hirugarren udalerria, azaroaren 5etik 25era. Ondoren, Arrigorriagan izango dute ikusgai, azaroaren 28tik abenduaren 18ra, eta Basauri izango da erakusketa hartuko duen azken udalerria, abenduaren 23tik 2025eko urtarrilaren 19ra.
Erakusketak suspentsioan dagoen espazio horretan barneratzea proposatzen du, objektu artistikoari modu berri batez begiratzeko, eta, hortik abiatuta, geure buruari galdetzeko: “Zer bitxikeria gordetzen dira formaren atzean?”.
Bosteko erakusketa
Bosteko erakusketa koordinatu ibiltaria da eta bere helburu nagusia euskal artista plastikoen lana zabaltzea eta ezagutzea da. Arte garaikidea ezagutaraztea du helburu, edozein pertsonak eskuragarri izan dezan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian