Gazteek beraien sormen lanak urriaren 31ra arte bidaltzeko aukera izango dute. Lehiaketan parte hartuko duten gazteek lanak banaka edo taldeka, lagunartean edo ikaskideekin batera, garatu ahal izango dituzte, nahi duten moduan.
Hirugarren urtez jarraian, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak batera sustatutako Arnasa Gara proiektuak Arnasetik lehiaketa jarri du abian. Lehiaketa hau euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta haien egitekoa euskarari lotutako istorioak kontatzea izango da bi minutuko ikus-entzuneko lanen bidez, eskatutako erronkari erantzunez.
Egitasmoak euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmenduz. 2023ko edizioan 112 lan jaso zituzten eta 1.600 bozkatik gora.
Hiru kategoria adinaren arabera
Arnasetik 10-16 urteko gazteei zuzenduta dagoen arren, adinaren arabera hiru kategoria zehaztu dira, kategoria bakoitzean aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izanik. LH 5. eta 6. mailako ikasleek, esaterako, bere herriko txoko maite baterako bidea erakutsi beharko dute eta azaldu zergatik den beraientzat hain berezia, zer eramaten duten bertara, zer bizipen izan dituzten han…
DBH 1. eta 2. mailetako ikasleek, berriz, bere herrietako urteko egunik berezienerako nola prestatzen diren erakutsi beharko dute, jaia nola sortu zen, zergatik eta festa egun horretan zer sentitzen duten azaltzen duten bitartean.
Azkenik, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek kazetari papera hartuko dute eta kalean zehar jendeari galdetuko diote herriko zein beste pertsonaren azalean jarriko liratekeen. Behin erantzuna jasota, herritar horrengana hurbilduko da galdera bera egitera bosteko segida osatu arte.
Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokide bat izango du bai eta publikoaren sariak ere. Honakoetan gastatu ahal izango da nahi den moduan: IrisarriLand-en, Durangoko Azokan, EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean, Gure Zirkuan, etab.
Gazteek beraien sormen lanak urriaren 31ra arte bidaltzeko aukera izango dute eta publikoak azaroaren 5etik 15era izango du epea bere bozka emateko webgunean.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian