Artista bizkaitarraren ikuspegi intimoa eta hurbilekoa ezagutzeko aukera egongo da emanaldietan, artista gisa izan duen ondarea eta bilakaera aztertuz, euskal artearen ikono bihurtu arte.
Nestor Basterretxea euskal artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko asmoz, Basterretxea 3 taupadatan programaren hirugarren jarduera egingo dute bihar, irailak 28, Omako Basoan.
Kortezubiko basoan zeharreko ibilbide berezia izango da eta antolatzaileen esanetan, “aukera paregabea eskainiko du Nestor Basterretxearen eragin artistikoak eta bilakaera aztertzeko, XX. mendeko erreferente kultural garrantzitsuenetako bat baita”. Agustin Ibarrolaren obrako lau multzoren analisiaren bidez, Basterretxeak arte garaikidearekin duen loturan sakonduko da, baita 57 Taldean izan zuen parte-hartzean, GAUR taldearekin izan zuen loturan eta Kazimir Malevichek bere obran izan zuen eraginean ere.
Denetara doako bi emanaldi gidatu izango dira, ordubete ingurukoak, goizeko 11:00etan eta 12:30ean izango dira, Fernando Bazeta EHUko irakaslearen eskutik.
Parte hartu nahi duenak erreserba egin beharko du oma@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita edota 94 465 16 57 telefonora deituta.
Basterretxea 3 taupadatan
Programa honek funtsezko hiru une ditu, artista bizkaitarraren bizitza eta obraren hainbat alderdi aztertzen dituztenak: Lehena, Bermeoko Arrantzaleen Museoan 2024ko maiatzaren 3tik 31ra ikusgai egon zen argazki erakusketa izan zen. Bigarrena, irailaren 12an Gernika-Lumon eskaini zen erbesteko Basterretxeari buruzko hitzaldia. Azkenik, Omako Basoan zeharreko ibilbide gidatua. Programaren azken “taupada” honek Basterretxearen ikuspegi intimoa eta hurbilekoa eskaintzen du, artista gisa izan duen ondarea eta bilakaera aztertuz, euskal artearen ikono bihurtu arte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian