Ikasle Goiza euskal kulturaren transmisioa lantzeko helburuz antolatzen da aspalditik.
59. Durangoko Azoka indartsu hasi da. Ikasle Goizarekin zabaldu ditu ateak, eta haur eta gazteek goraino bete dituzte Landako guneko kaleak zein azokaren gainerako guneak. 1.300 ikasletik gora etorri dira Euskal Herriko hamaika txokotik, euskal kulturaren plazan murgiltzeko asmoz.
Ikasleentzako tailerrak egon dira gunez gune: leloak sortzeko lantegia Ahotsenean, bideoklipak ekoizteko tailerra Irudienean, antzerki inprobisaziokoa Szenatokian, collagea Saguganbaran, Gamer Gela Kabian, Basterretxearen obran inspiraturiko diseinu sorkuntza Museoan… hainbat aukera izan dituzte.
Ikasle Goiza euskal kulturaren transmisioa lantzeko helburuz antolatzen da aspalditik. Antolatzaileen esanetan, “aurten ere, kultura bizi, ikusi, sentitu, hartu eta emateko goiza izan dute. Gainera, gogoko dituzten hainbat sortzailerekin aurrez aurre egon dira erakusmahaietan ere”.
Gazte Eztanda
Biharko jardunaldia ere transmisioari zuzenki loturik egongo da Durangoko Azokan, Gazte Eztandaren hirugarren edizioa ospatuko baita. Egunean zehar haiei begirako makina bat ekitaldi egongo dira, eta gaueko 22:00etan kontzertuak ere bai Landako plazako karpan: Naxker, Nekktar eta Xaukena Xauken eskutik.
Horrez gainera, iazko Sormen Bekaren emaitza aurkeztuko dute Marramiau kolektibokoek 11:30ean Saguganbaran. Argizagi, zubiak adiskidetasunerantz izeneko telesaila estreinatuko dute eta Euskaraldiak Bulego taldeak laugarren ediziorako sortu duen kanta aurkeztuko du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian