Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (Elkar) izenpean, Aimar Elosegi Ansa hernaniar gazte transexualaren bizitzari eta heriotzari buruzko kazetaritza-lan mamitsua egin du Kattalin Miner (Hernani, 1988) idazle eta kazetariak.
Minerrek lagun mina eta herrikidea zuen Elosegi Ansa eta gertutik bizi izan zuen gaztearen heriotza, orain dela hamabi urte. Egileak suizidioa eta transexualitatea lotu zituen gertakari hura aztertzen du liburuaren bidez eta horretarako bederatzi testigantza bildu ditu: Elosegi Ansaren anaiarena, kuadrillako lagunena, Medeak talde transfeministako kideena edota Maialen Lujanbiorena eta Iratxe Retolazarena.
Idazlearen helburua ez da izan Elosegi Ansaren biografia bat egitea, “Konturatu nintzen ezinegona eragiten zidana zela gaia oso isilik zegoela, batez ere, duela hamabi urte izan zuen erantzunarekin eta oihartzunarekin alderatuta. Nolabait, gai hau plano intimora pasa genuela sumatu nuen. Sozialki ez ginen memoria egiten ari. Eta ez hori bakarrik; intuizioa nuen ez ginela ari transmisioa bermatzen”.
Tene Mujika bekari esker kaleratu du Minerrek Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian