Liburua hiru zatitan banatu du egileak: Hizkuntzatasuna, euskararen problematika eta biografia txiki bat
Markos Zapiain idazle eta filosofoak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k hizkuntzalaritzan egindako lana eta zituen iritziak bildu ditu Txillardegi Hizkuntzalari izenburua daraman liburuan. Saiakera mamitsu eta pedagogikoa da gaur, irundarrak Donostian aurkeztu duena.
Elkar argitaletxearen arabera, “hainbat alderdi aipagarri zituen Txillardegiren nortasunak: ekintzailea, literatur sortzailea, politikaria… Segur aski, euskaltzaletasunak biltzen zituen horien denak, eta, hain zuzen, euskaltzaletasun horrek berak eraman zuen hizkuntzaren beraren muina, izaera eta funtzionamendua aztertzera”.
Zapiainek adierazi duenez, “Txillardegik UZEiren Hizkuntzalaritza Hiztegiaren arduradun izan zenean, alde batetik, hizkuntzatasuna, hau da, edozein hizkuntzaren ezaugarri unibertsalak, eta beste alde batetik, euskararen problematika berezia bereizi zituen”. Egilearen arabera, “zatiketa horren arabera, antolatu zuen hiztegia Txillardegik eta nik hori kopiatu diot libururako. Hala, lehenengo zatiak hizkuntzatasuna lantzen du eta bigarrenak euskararen problematika bereziak”. Horrez gain, liburuaren amaieran zortzi orrialdeko biografia txiki bat dago euskaran ardaztua.
Txillardegiri omenaldia
Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu du lana Zapiainek, pentsalariaren heriotzaren hamahirugarren urteurrenarekin bat eginez. Egileak berak gaur,arratsaldeko 19:00etan hitzaldia eskainiko du San Jeronimoko sotoan eta igandean omenaldia egingo diote Antigua auzoan.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian