Parte hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dituzte eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak 2025eko martxoaren 14ra arte aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan.
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2025eko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan aurten ere.
Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdi honetara sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dira eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak “jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta bertze inondik moldatuak ez direnak” izan beharko direla nabarmendu dute.
Laginak 2025eko martxoaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira Baztango Udaleko erregistroan eta maiatzaren 16a baino lehen jakingo da bekaren irabazlearen izena. Idazle saridunari hurrengo (H)ilbeltza sormen bekaren (2027) epaimahaikide izatea proposatuko zaio.
Epaimahaiko kideak hauek izango dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Fernando Anbustegi; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Joxean Oiz. Beka 6.000 eurokoa izango da eta bi zatitan banatuko da.
Beka honek urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen ditu. Aurtengo edizioko oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian