Gazteen sormena sustatzea da programaren helburu nagusia. Ekainaren 23tik 27ra egingo den egonaldian, parte-hartzaileek lanerako espazioak, profesionalen tutoretza, ostatua eta Lekeitioko Sormen Astearen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.
Loraldiak gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkeztu du, 30 urtetik beherakoentzat. Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat eskainiko zaie partehartzaileei, tutoretza profesionalarekin. Izan ere, antolatzaileen esanetan, “gazteen sormena sustatzea da programaren helburu nagusia”.
Parte hartu nahi duenak, 30 urte baino gutxiago izan beharko dituela azpimarratu du antolakuntzak. Banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango da, betiere euskaraz garatzeko kultur-proiektu bat aurkezten bada. Eskaeren eta beharren arabera, egun bat eta bost egun arteko egonaldia izan daiteke eta proiektuaren tutorea izateko nahi den pertsona edo profesionala proposatu beharko dute interesa dutenek.
Urtarrilaren 30etik otsailaren 20ra arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik eta martxoaren 3an hautatutako proiektua jakitera emango da.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “gazte sortzaileek aukera paregabea izango dute beren ideiak garatzeko eta euskarazko kultur sorkuntzan urrats garrantzitsu bat emateko”.
Informazio gehiago eta izen-emate orria: https://loraldia.eus/gaztea/kultur-sormen-egonaldiak
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian