Espezialitatea sortzearekin batera, trikitia euskal musikaren nortasun-elementutzat hartuko da, eta haren proiekzio sozial eta profesionala baimenduko da, bai euskal estetika tradizionalaren baitan, zein soinu-lengoaia berrietan.
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak musikako goi mailako irakaskuntzetan Trikitiaren gaineko espezialitatea sortzea onartu du. Horri esker, irakaskuntza formalizatzeaz gain, irakaskuntza eta ikerketa eremua sortuko da, trikitia eta bere errepertorioak kontserbatu eta zabaltzeko.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eskatuta, onartutako Errege Dekretuak irakaskuntza horri dagokion curriculumaren oinarrizko alderdiak, ordutegiak, ebaluazio-helburuak eta irizpideak ezartzen ditu. Hortik aurrera, hezkuntza-administrazioek beste irakasgai batzuk sartu ahal izango dituzte espezialitate berrian.
Goi mailako irakaskuntzetan Trikitia espezialitatea sortzea onartu du Espainiako Gobernuak
Ministerioak adierazi duenez, trikitia “Euskal Herriko bertako musika tresna adierazgarrienetako bat da”. XIX. mendearen erdialdean iritsi zenetik, “trikitiak errotze handia lortu du festetan, erromerietan, omenaldietan eta kalejiretan, balsak, mazurkak, tangoak edo boleroak bezalako musika herrikoia gehituz”, gaineratu du.
Espezialitatea sortzearekin batera, dekretuak dionez, “trikitia euskal musikaren nortasun-elementutzat hartuko da, eta haren proiekzio sozial eta profesionala baimenduko da, bai euskal estetika tradizionalaren baitan, zein soinu-lengoaia berrietan”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian