Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du obra eta Mikel Losada eta Anje Oregi dira taula gainera igoko diren aktoreak. Arima eta bihotza lanak Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa irabazi zuen iaz.
Tartean teatroak Arima eta bihotza antzezlana estreinatuko du otsailaren 27an Bilboko Kalderapeko tabernan 19.00etan, Lautan Hiru jaialdiaren baitan.
Antzezlan labur hau Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du eta Mikel Losada eta Anje Oregi aktoreak sartuko dira pertsonaia nagusien azalean.
Oregik Lezoko Antzerki testuen Lehiaketa irabazi zuen iaz Arima eta bihotza testuarekin. Egileak azaldu duenez, antzezlan labur honek “etorkizun hurbil batean izango den gizakiak eta roboten arteko harremanei buruz hitz egiten du. Gaiak adar asko ditu baina fikziotik eta komediatik jorratu nahi izan dut, une oro irribarrea edukitzeko asmoarekin”.
2060. urtean gaude. A eta B pertsonaiak elkarrekin bizi dira Lezoko etxe batean. B azken boladan aztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako, ez du apenas etxeko zereginik egiten, gero eta narrasago, dezente (edo indezente) alprojatuta. B sumintzeraino nazkatu da bestearen jokaerarekin. Izan ere, B sinistuta dago A robota dela, berak bere poltsikotik erositako robota, etxeko zereginak egiteko eta beste hainbat kontutan lagungarri izan zedin. A, berriz, pazientzia galduta dabil azken aldian, B robota erosi zuen orain urte erdi etxeko zereginetan lagundu ziezaion, baina egunak dira, akatsen bategatik edo, B sinistuta dagoela pertsona normala dela.
Pertsonaiei dagokienez, A eta B pertsonaien azalean sartuko dira Mikel Losada eta Anje Oregi, “Asier eta Begoña, edota Ane eta Bittor, izan zitezkeelako ere Ane eta Begoña, edo eta Bittor eta Asier, izen horiek 2060. urtean oraindik ere erabiliko badira”, azaldu du Tarteanek. Edozelan ere A zahartxoagoa da B baino. “A-k 50 urte inguru ditu, itxura narrasa, zarpaila. Argia, adinak ematen duen patxada baten jabe. Neurriz hitz egiten saiatzen da uneoro, haserretzen den arte. B gaztea da, 25 urte inguru. Bizia, erretxina, laster aztoratzen dena. Noblea, ‘bihotz’ onekoa, justizia zalea, erromantikoa, pasio premia izugarriaz”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian