Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea otsailaren 28tik martxoaren 10eko 13:30era arte egongo da zabalik.
Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo ediziorako Ertibil-Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltarirako deialdia onartu berri du. “Deialdiaren helburu nagusia da artista hasi berrien ekimen sortzaileak babestea karreraren lehen etapan, aukera emanez lanak erakusgai jartzeko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalaren garapenean aurrera egiteko”, azaldu dute antolatzaileek. “Ekimen honen bidez, oro bat, haien sormen-jarduera sustatu nahi da, eta arte-bisualen eremuan egiten duten lana bultzatu”.
Erakusketa 18 artelanek osatuko dute, gehienez, zeinak Bizkaiko hainbat udalerritan jarriko baitira erakusgai.
Gehienez 15 artelan hautatuko dira, eta egileek 2.000na euroko saria jasoko dute beren sorkuntza artistikoa arte bisualen esparruan sustatzen laguntzeko. Aldi berean, 7.000 euro, 5.000 euro eta 4.000 euroko sari bereziak emango zaizkie hautatutako hiru obrari, lortutako puntuazioen arabera.
Gainera, aukeratutako lan berezien egileek aukera izango dute nazioarteko egonaldi artistiko bat egiteko, Japonian, zeina 2026ko uztailean eta abuztuan garatuko baita..
Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea otsailaren 28tik martxoaren 10eko 13:30era arte egongo da zabalik. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira (www.ebizkaia.eus).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian