Begiratu eta liluratu zaitez! museoen 2025eko programazioa www.museoen2025programa.eus webgunean kontsulta daiteke.
Begiratu eta liluratu zaitez ekimenaren bidez, Bizkaiko hainbat museok lurralde horretako historian, artean eta kulturan murgiltzea eskainiko dute aurten. Azaldu dutenez, “Historiaurreko aztarnetatik hasi eta arte garaikideraino, ondare industrial aberatsetik eta txakolinaren kulturatik igaroz”.
Foru Aldundiaren esanetan, “toki paregabeak dira, eta kasu honetan ateak gauza erabat desberdinak ezagutzera emateko irekiko dituzte: 500 urteko historia duen burdinola; funtzionatzen duen Europako ehungintzako makineriarik osoena; historiaurretik Aro Modernora arteko bidaia; txakolinaren kulturan murgiltzeko esperientzia; itsasoko bizimodu eta ohituretara hurbiltzeko aukera; euskal kulturan eta euskaran sakontzeko lekua; arte garaikideko guneak; artea eta natura”.
Foru Aldundiak kudeatzen dituen museo, areto eta enklabeek osatzen dute aurtengo programazioa, aldi baterako hogei bat erakusketa eta hainbat jarduera urte osoan zehar eskainiz: Arkeologia Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, La Encartada Fabrika-Museoa, Txakolin Museoa-Txakolingunea, El Pobaleko Burdinola, Muñatones Gaztelua, Rekalde Aretoa eta Ondare Aretoa, eta Omako Basoa, Santimamiñe eta Europako Herrien Parkea bezalako enklabeak.
Begiratu eta liluratu zaitez! museoen 2025eko programazioa www.museoen2025programa.eus webgunean kontsulta daiteke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian