Emanaldia apirilaren 2an izango da Victoria Eugenia Antzokian eta sarrerak salgai daude jada Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta DKren webgunean.
Tentazioa konpainiak Telmo Iruretaren De agua y arena film laburrean oinarritutako Interview: Urez eta hondarrez ikuskizuna estreinatuko du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Emanaldia euskaraz izango da, apirilaren 2an, asteazkena, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian.
Mireia Gabilondok zuzendu du ikuskizuna eta azaldu duenez, “amak, Isabel Uriak, idatzi zion eskutitz eder batetik abiatuta, gure Telmo Irureta maiteak De agua y arena izeneko film labur ederra zuzendu eta ekoitzi du. Garuneko paralisiaz hitz egiten du, nola eta noiz etorri zitzaion, familiak nola hartu zuen, eta berak nola egokitu behar izan duen inork imajinatzen ez zuen ‘beste bizitza’ horretara”.
Tentazioa konpainiako kideek filma ikusi zuten eta gustatu zitzaien, horrenbeste gustatu ere, gehiago jakin nahi izan zutela. Horregatik Telmori zuzeneko formatu ezohiko eta berezi bat ekoiztea proposatu zioten, Dorleta Urretabizkaiarekin batera. zeinetan, laburra ikusi ondoren ikusleek ere parte hartuko baitzuten Interview baten bitartez eta “elkarrizketatzaile” hurbil eta konplize baten laguntzaz, protagonistari buruz gehiago jakiteko. “Esan gabe geratu zitzaizkion gauza horiek guztiak konta diezazkigun, baita prozesua nolakoa izan den eta zer zailtasun eta poz ekarri dizkion ere”, dio Gabilondok. “Berari buruz hitz egin diezagun, horixe baita gustatzen zaiguna. Orduak eta orduak emango genituzkeelako Telmori entzuten, hura sentitzen, bere barreaz eta umoreaz kutsatzen… azken batean, bizitza berak bizi duen bezala bizitzen ikasten”.
Sarrerak
Sarrerak salgai daude jada Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta DKren webgunean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian