Zurriola Beach Hostel ostatua duela mende bateko bi familien bizipenen agertokia da eta haien ondorengo gazte batzuen borroka ere jasotzen du, hiriaren turistikazio basatiaren aurka.
Lur Gallastegi idazle eta irakasleak euskarazko haur eta gazte literatura generoaren bildumara liburu berri bat gehitu du: Zurriola Beach Hostel izenburuko eleberria. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du nobela berria eta istorioa Donostian kokatu du batez ere.
Egile bizkaitarrak azaldu duenez, eleberri honetako protagonista Donostiako Gros auzoko eraikin bat da. “Nobelan bi garai aipatzen dira: batetik, gerra zibila eta honek Donostian izan zuen eragina, eta bestetik, gaur egungo hiriaren egoera turismo basatiagatik”. Hala, “gerra garaian, Donostian bizi ziren familiaren bizipenak kontatzen dira liburuan, eta baita egun eraikin horretan, hiriko ostatu bihurtua, lan egiten duten gazte batzuen bizitzak eta turismo eredu jakin baten kontra daramaten borroka ere”, kontatu du idazle bilbotarrak.
Gallastegik gaineratu duenez, “istorioaren une batean, bi garaietako pertsonaiak elkarlotuta daudela ohartuko da irakurlea”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian