Bigarren deialdi honetarako Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils obra aukeratu dute. Lanak aurkezteko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik.
EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, Minaberri itzulpen-bekaren bigarren deialdia aurkeztu du. Honetan, nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko aukera izango da mentoretza baten bitartez. Mentoretza CEDRO erakundearen laguntzaz egingo da.
Halaber, elkartearen xede diren arlo bat baino gehiago landuko dira beka honen bidez: itzulpengintza sustatzea, prestakuntza profesionala eskaintzea eta itzulpenen kalitatea zaintzea, irakurzaletasuna ere sustatzeaz batera.
EIZIEk azaldu duenez, “itzultzaile gazte hasiberriak trebatzeko xedez, 30 urtetik beherako itzultzaileek izango dute itzulpen-bekara aurkezteko aukera, eta mentoretza bat ere aurreikusi da, ibilbide luzeagoko itzultzaile batek laguntza eman diezaion itzultzaile gazteari.
Itzuliko diren lanak erabakitzeko, nazioartean osperik handiena duten haur eta gazte literaturako sariketak hartu dituzte kontuan antolatzaileek: Hans Christian Andersen saria eta Astrid Lindgren saria. Bi sariketa horietan sarituak izan diren egileen lanak aztertzen ditu urtez urte horretarako osaturiko hautaketa-batzorde batek, eta bekaren deialdirako egokien iruditzen zaiona aukeratzen du. Bigarren deialdi honetarako Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils obra aukeratu dute.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da.
Beka eskuratzen duen itzultzaileak 3.000 euro jasoko ditu Iruñeko Udaletik, eta Xabier Olarra itzultzailearekin arituko da aurten itzulpen-prozesuan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian