Aurten, landa-munduaren eraldaketei buruz hausnartzera gonbidatzen dute antolatzaileek: landa-eremuan bizitzeko modu berriak, lurraldearekiko lotura berrituak, praktika jasangarriak, gazteen itzulera, jakintza tradizionalak eta bizitza kolektiboa.
Gasteizko Zas Kultur espazioak Trashumantes Araba deialdia abiatu du aurten ere. Iñaki Larrimbek komisariatutako egitasmoak arte garaikidearen bidez Araba osoa aktibatzea du helburu. “Tokiko artistak landa-ingurunearekin konektatzea da asmoa, sareak ehunduz eta praktika artistikoak erakusketa-zirkuituetatik urrun egon ohi diren udalerrietara hurbilduz”, azaldu du.
Edizio honetan, landa-munduaren eraldaketei buruz hausnartzera gonbidatu nahi dituzte artistak: landa-eremuan bizitzeko modu berriak, lurraldearekiko lotura berrituak, praktika jasangarriak, gazteen itzulera, jakintza tradizionalak eta bizitza kolektiboa. Ikuspegi homogeneo edo idealizatuen aurrean, landa eremuko orainaren irakurketa kritiko, ireki eta plurala planteatzen du proiektuak.
Hala, erakusketa-maleta batek Arabako hainbat espazio kultural eta publiko zeharkatuko ditu, artelanak berekin eramanez eta artisten eta komunitateen arteko elkarrizketak aktibatuz.
Arabako artistak
Araban jaio, bizi edo ikasten duten zazpi artista aukeratuko dira, antolatzaileek emandako euskarri zurrunen gainean 58 x 40 zmko bi obra egiten dituztenak. Piezak Arabako hainbat tokitan erakutsiko den erakusketa-maleta ibiltari baten parte izango dira. Bi dimentsioko tekniketan proposamenak onartuko dira: pintura, argazkia, ilustrazioa, brodatua, teknika mistoak, testu bisuala, etab.
Parte hartu nahi dutenek apirilaren 27ra arte izango dute epea zabalik. Kontsultak egiteko edo dokumentazioa bidaltzeko espaciozas@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian