Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan jokatu zen larunbatean 39. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). Saats Karasatorrek aurkeztu zuen saioa, eta Amaia Telletxea, Jon Diaz de Mendibil eta Joseba Beltza aritu ziren epaile lanetan.
Nafarroako Bertsozalek azaldu duenez, “lau oinak emanda, azken puntua emanda, hitz bana emanda eta gai orokorra emanda bertso bana kantatu ostean, lau bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Enaitz Zestau-Telletxea, Iraun Zestau-Telletxea, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga. Bigarren fase honetan, zortziko txikian ofizioka aritu ziren bertsolariak. Ostean, lau bertsolarietatik bi sailkatu ziren buruz-burukora: Lizarraga eta Madariaga. Ganbarako ariketan, puntu banari erantzun zioten, eta azkenik, gaia emanda, bakarka aritu ziren, bertso bana kantatuta”.
Azkenean, Madariagak bildu zuen puntu gehien, eta horrenbestez, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Madariagak eta Lizarragak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Txapeldunak Joana Ziganda Olanoren eskutik jaso zuen txapela. Beste sari bat ere izan zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, Oinak buruan saria. Kasu honetan, Kattalin Lizarragak irabazi zuen sari hori. Ipe Lizarraga Gartziandiak eman zion garaikurra.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian