Uztailaren 4an eta 5ean izango da aurtengo ikastaroa, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian. Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea izango dute izena emateko epea zabalik.
Kanterri euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak laugarren ikastaroa antolatu du uztailaren 4 eta 5erako, Kantari historikotzat naukate, Benito Lertxundiren kantagintzaz izenburupean. Antolakuntzak nabarmendu duenez, oraingoan Orioko musikariaren kantagintza aztertuko dute, “ahalik eta ertz gehienetatik”.
Izan ere, Kanterrik esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jartzeko.
Hala, bi saiotan, Ane Ablanedo Lertxundiren zale eta adiskideak (Benito, gure emozioen alkimista), Juantxo Zeberio musikariak (Zerk bereizten ditu Benitoren kantuak? ), Itziar Navarro musikari, musikologo eta kantuzaleak (Orioko bardoaren lorratzean. Benito Lertxundiren ibilbideari errepaso kantatu bat ), Imanol Artolak (Benito Lentxundiren kantuak garai soziopolitikoen isla) eta Iker Gurrutxaga kazetariak (Benito Lertxundi, Talai-Menditik Mendibeltzera) Orioko musikariaren jardunaren eta itzalaren hainbat ertzi buruz jardungo dute, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian.
Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea izango dute izena emateko epea zabalik. Bi saioetarako (soldatadunek 40 euro / soldata-gabeek 20 euro) edo saio bakarrerako txartelak eskuratu ahal izango dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian