Benetako zirkua eleberri labur bat da, herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela-eta, bertako haur-talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatuko dituena, samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin.
Karmele Mitxelenak idatzitako Benetako zirkua nobela laburrak irabazi du 2025eko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Idazle oiartzuarrak eramango du 4.000 euroko saria, liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du.
Orotara, zazpi lan lehiatu dira guztira, eta horien artean Mitxelenak idatzitako ipuin-sorta hautatu du epaimahaiak. Benetako zirkua eleberri labur bat da, herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela-eta, bertako haur-talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatuko dituena, samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez, eta hamabosgarren ekitaldia izan da aurtengoa. Mitxelenak berak irabazi zuen duela hiru urte sari hau. Azken urteetako irabazleak Lur Gallastegi eta Ruben Ruiz izan dira.
Karmele Mitxelena Etxebeste 1988an jaio zen Oiartzunen. Sari ugari irabazitakoa da, bai bertso idatzietan bai literaturan, haurrentzako nahiz helduentzako narratiban. Bere liburuen artean aipa litezke Marrubizko uda (Mikel Zarate saria, 2022), Haragizko mamuak (ipuin bildumen Kutxa saria, 2022), Zoriona edo antzeko zerbait (Augustin Zubikarai saria 2024 eta urte bereko narratiba lan onenaren Kritika Saria).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian