Hasiera-ekitaldia bihar izango da, goizeko 09:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Jardunaldien helburuak dira: Aresti eta hura bizi izan zen garaia, 50eko hamarkadatik 70ekora, hobeto ulertzea; idazlearen lanak landu eta osatu zireneko testuinguru soziokultural eta ekonomiko-politikoa aztertzea; idazlearen lanaren inguruan gogoeta egitea.
Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zenetik 50 urte pasatu dira; eta mende erdiko tarteak esanahi berezia hartzen duela, Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak Uda Ikastaroa antolatu dute, hain zuzen, Gabriel Aresti eta haren lana hizpide hartuta.
Euskararen Akademiak adierazi duenez, “Arestik ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituen, eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki. Bide-urratzailea izan zen, eta euskal literatura eta pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da”.
Gainera, Euskaltzaindiak gogoratu duenez, “1953an Merkataritza Peritu ikasketak amaitu zituen Elkano Merkataritza Eskolan, gaur egun, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko atalean, eta 1957tik aurrera euskaltzain urgazle izan zen”.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, jardunaldi bikoitzaren helburuak dira: “Aresti eta hura bizi izan zen garaia, 50eko hamarkadatik 70ekora, hobeto ulertzea; idazlearen lanak landu eta osatu zireneko testuinguru soziokultural eta ekonomiko-politikoa aztertzea; eta Arestiren lanaren inguruan gogoeta egitea”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian