Irailaren 2ra arteko epea izango dute ekoizle gazteek haien lanak aurkeztu eta 3.000 euroak eskuratzeko lehian sartzeko.
Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua.
Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa urratu dute ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Horren adibide da azken edizioa irabazi zuen Ruben Rosas donostiarra, Atsolorra labur dokumentalarekin saritua. Helburu hori baitu Benito Ansola Sariak: euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea.
Parte hartu nahi duten gazteek, 2019 irailaren 2a baino lehen bidali beharko dituzte proiektuak. Horretarako, lehiaketaren oinarrietan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte parte-hartzaileek eta aurkezten dituzten lanek.
Hainbat berrikuntza ekarriko ditu V. edizioak
Bosgarren edizio honetan, hainbat berrikuntza gehitu dira sariketaren oinarrietan. Tartean, irabazlea aukeratzeko prozesuan, hiru lanen aurre-aukeraketa bat izango da. Hauen egileek, Lekeition ospatuko den Euskal Zine Bileran aurkeztu beharko dute proiektua epaileen aurrean. Horien artean erabakiko da aurtengo edizioko irabazlea. Saritutako proiektuaren izena Euskal Zine Bilerako itxiera ekitaldian jakinaraziko da, eta hamar hilabeteko epea izango du aurkeztutako proiektua burutzeko.
Euskaltzaleen Topaguneak 2010ean jarri zuen egitasmoa martxan, Lekeitioko Udalaren, Euskal Zine Bileraren eta EHUren Mikel Laboa katedraren laguntzarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian