Doako zortzi ikuskizun izango dira bederatzigarren edizio honetan.
Rataplan kale antzerki jaialdiak Barakaldoko Eskulturen Plaza eta Herriko Plaza aire zabaleko antzoki bihurtuko ditu, uztailaren 13tik 19ra bitartean. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa eta herritarrei “arratsalde animatuez gozatzeko aukera” eskainiko die, antzerkia edota zirkuaren bidez.
Antolatzaileen esanetan, “oso proposamen interesgarriak ditugu, eta, gainera, doakoak dira; beraz, nahi duten guztiek izango dute aukera jaietan antzerkiaz gozatzeko”.
Jaialdia igandean, hilak 13, abiatuko da Circ Panic-en Mira ‘t y lanarekin, 19:30ean. Balantza baten gainean orekaren mugen bila eta pisuekin jolasean dabilen akrobata baten obra da. Igande arratsaldean Alea Teatreren Insects ikuskizun ibiltaria ere izango da, 20:30ean. Bide Oneratik atera eta Herriko Plazaraino iritsiko da.
Astelehenean, hilak 14, Maleta Company & Cia konpainiaren Claudette Eskulturen plazara iritsiko da 19:30ea. Asteartean, berriz, Barsanti euskal konpainiaren LJ75/ST75 obra izango da, 19:30ean, askatasunari, eskubideei eta justiziari buruzkoa.
Hilaren 16an, asteazkena, Eskulturen parkean, El Espejo negro-ko La Cabra ikusi ahal izango da 19:30ean.
Ostegunean, hilak 17, Zanguango Antzerkiaren Oraingoz!!! ikuskizuna izango da, 19:30ean. Auzoko heroi bat protagonista duen biopic bat da.
Ostiralean, hilak 18, Argentinako Tomate Clown-en Tomate, puro tomate, filma ikusi ahal izango da, 19:30ean. Ikuskizuna puzgarri eta testurik gabeko komedia fisikoz osatutako show bat da.
Jaialdiaren azken egunean, hilaren 19an, larunbata, Bucraá Circusen El gran final ikuskizuna izango da, 19:30ean, Eskulturen plazan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian