Azkeneko urtean Jose Luis Zumetak (Usurbil, 1939) margotutako 23 olio, tenpera eta akuarela ikusgai daude Donostiako Parte Zaharreko Ekain arte galerian.
Tamaina handian lan egitea gustuko duen arren, Donostiako aretoan dagoen espaziora egokitu eta pieza txiki eta ertainak jarri ditu ikusgai. Piezetako batzuk berri-berriak dira. Iaztik hona 50 artelan baino gehiago egin ditu Zumetak bere Usurbilgo estudioan, egunero lan egiteko ohitura baitu.
Erakusketaren irekiera ofiziala gaur izango da, 19:30ean eta uztailaren 28ra arte egongo da zabalik. Egilea gaurko irekieran egongo da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian