Euskal mitologia aipatzeko, Carrerek abentura moduko komiki bat proposatzen du, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena.
Hamabosgarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian.
Aurtengo euskarazko literatura sorkuntza egonaldien helburua da XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai haien berrirakurketa bat idaztea.
Euskal mitologia aipatzeko, Amaia Carrerek abentura moduko komiki bat proposatzen du, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena. Komiki pedagogiko bat izan daiteke ere, umorearekin eta ongi dokumentatua, pertsonaien jatorria eta zer sinbolizatzen duten kontatzen duena. Horrela, euskal mitologia hobeki ezagutaraziz, haur eta nerabeei zuzentzen zaie proposamen honek, euskal kulturaren parte hori hobeki ulertzeko gakoak eskainiz.
Carrere Hendaiako Nekatoenea etxean egongo da 2025eko irailaren 1etik 30era, eta ondotik, Pasai Donibaneko Hugoenea etxean azaroaren 3tik abenduaren 3ra. Bi egonaldi hauen bitartean, topaketak antolatuko dira, Carrereren lana deskubritzeko parada eskaintzeko.
Idazteko inspirazio iturriak
Egonaldiaren bidez, idazleei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskainiko zaizkie. “Nekatoenea eta Hugoenea leku bereziak dira, paisaia eder eta iradokitzaileak eskaintzen dituztenak, eta horrek sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa ematen die”, adierazi du Euskal Kultur Erakundeak.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian