Datorren ekainaren 20an amaituko da Donibane Lohizunen (Jai Alai) Harian Zuzenean bira.
Eñaut Elorrieta eta Kaabestri String Ensembleren proiektuak Euskal Herri osoa zeharkatu du azken hilabeteetan. Hamaika lagunek osatutako taldeak kilometro piloa egin ditu hamar mila ikusletik gora bildu dituzten 23 kontzertu eskaintzeko.
Donibane Lohizuneko azken kontzertuarekin batera, biran zehar zuzenean grabatutako zortzi pieza aurkeztuko dituzte orain. Kantu hauek soil-soilik plataforma digitaletan eskainiko direla iragarri dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian