Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen… Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan,
1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma aurkeztu dute gaur Josu Martinez egileak, Elixabete Garmendia kazetariak eta Sarrionandiak berak, Pamiela argitaletxearen eskutik.
Martinezek euskal kultura zinematografikoarentzako interesgarriak baina askorentzat ezezagunak ziren testuak bildu ditu. “Batetik, aitzindariak direlako dira interesgarriak: 50eko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian idatzitako kritiken ostean, Sarrionandiaren testuok dira zinemari buruz jarraikortasunez euskaraz idatzitako lehen kritika eta komentarioak. Eta bestetik, idatziak izan ziren garaiko kronika direlako. 1977 eta 1980 arteko sasoi hartan ezagutu ziren Hego Euskal Herrian urtetan zentsurak debekatuta egondako hainbat film, eta Sarrionandiak eztanda haren notario lanak egin zituen, astez aste, euskal prentsarentzat”.
Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen… Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, eta horrekin batera, gero bihurtuko zen idazlearen ezaugarri nagusiak ere aurkitu daitezke liburuan: “erudizioa, umorea, kritikotasuna, eta poesia eta filosofiarako joera”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian