Proposamenak urriaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira. Sariak azaroaren 19n jakinaraziko dira Muxikebarrin egingo den sari-banaketa ekitaldian.
Getxo Kulturak aurtengo Aixe Getxo! Sariak abiatu ditu eta horretarako hautagaientzako proposamenak jasotzeko epea ireki du. Hala, urriaren 13ra arte, herritarrek sarien 14. ediziorako beren proposamenak emailez bidali ahal izango dituzte. Antolatzaileek, ekimen honen bitartez, udalerriko kultur jarduera nabarmendu nahi dute, bai eta sektoreko eragileen lana balioetsi eta herritarren partaidetza bultzatu ere.
Urtero bezala, kulturari lotutako hainbat modalitate edo eremutan egindako lana sarituko da, besteak beste: ikusizko eta ikus-entzunezko arteak, arte plastikoak, arte eszenikoak, musika klasikoa eta garaikidea, egungo musika, literatura, diseinua, arkitektura eta espazio publikoa, gastronomia, kultura hezkuntzan eta balioetan, kultura zientifikoa eta berritzailea eta kultura-ondarea (hautemangarria eta hautemangaitza).
Horiez gain, gazteen artean kultur lana sustatzeko Aixegaztea saria antolatu da eta arloarekin zerikusia duten lagun edo kolektiboen ibilbide artistiko edo profesionala aintzatesten duen saria ere emango da. Guztira, hamalau kategoriatara aurkeztu ahal izango dira hautagai-proposamenak.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, “pertsonak, taldeak, elkarteak, ekintza ezagunak eta arkitektura- eta ondare-elementuak izan daitezke hautagaiak, modalitatearen arabera”. Proposamenak aurkeztu nahi dituztenek, aurretik aipatutako data baino lehen egin ahal izango dute, Janire Ocio Celadaren izenean mezu bat idatziz (jocio@getxo.eus), edo aixegetxo@getxo.eus helbide elektronikora bideratuz, gaian AixeGetxo! 2025 adieraziz.
Proposamen guztiak epaimahai kualifikatu batek aztertuko ditu, eta bera arduratuko da sarituak hautatzeaz. Irabazleak azaroaren 19an jakinaraziko dira 19:00etan, Algortako Muxikebarrin egingo den sari-banaketa ekitaldian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian