Lan berriak argia orain ikusi duen arren, dagoeneko lau aurrerapen-abesti plazaratu ditu boskoteak: Azken Oroigarria, Arrakasta, Eskafandra, Tabernako Argiak. Kanta hauek bideoklip banarekin lagunduta argitaratu dituzte eta, hala, taldearen unibertso estetikoa eraikitzen lagundu dute.
Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martin musikarien (Raimundo El Canastero, Sustrajah Band) elkarlanetik sortutako egitasmoa da. Hasiera batean, Iturraspek McOnak taldearen ertzetatik haratago zihoazen doinuetan murgildu nahian, landuta zeuzkan zenbait ideiari forma emateko laguntza eskatu zion Martini eta azken honek abestiak ekoizteaz gain, taldeko gitarra-jotzaile izateko ardura hartu zuen. Ondoren osatu zen taldea Maren Seijo (Bateria), Maider Zubizarreta (teklatuak) eta Elena Lezaunekin (baxua).
Taldearen estiloa pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusioa da, teklatu eta sintetizadoreen koloreekin eta atmosfera emozional sakonekin. Letrak Iturraspek berak idatzi ditu: poetikoak, sinbolismoz betetakoak eta itsas iruditeria nagusi dutela, norberaren eta gizartearen arteko tentsioak eta kontraesanak aztertuz.
Taldeak ikus-entzunezko unibertso propioa sortu nahi du, soinua, irudia eta zuzenean eskaintzen duten esperientzia uztartuz eta, horretarako, hamaika abestiz osatutako lehen lana aurkeztu dute, Eskafandra izenpean. Dagoeneko lau aurrerapen-abesti plazaratu dituzte (Azken Oroigarria, Arrakasta, Eskafandra, Tabernako Argiak). Abesti hauek bideoklipekin batera argitaratu dira eta taldearen unibertso estetikoa eraikitzen lagundu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian