Jaialdia Ziza Folks taldearen zuzenekoarekin abiatuko da larunbat honetan, Santa Maria Katedralean.
Folk musika eta kultura tradizionala hedatzeko erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Aitzina Folk Gasteizen. Aurtengoa hamahirugarren edizioa izango du eta azarotik abendura bitartean kontzertuak eta tailerrak izango dira. Denera 20 jarduera antolatu dituzte hiriko hainbat agertokitan.
Jaialdia Ziza Folks taldearen zuzenekoarekin abiatuko da larunbat honetan, hilak 11, Santa Maria Katedralean. Amaiera, berriz, abenduaren 28an izango da, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzten bi proposamenekin: alde batetik, Xabier Aburruzaga trikitilari eta konpositore bizkaitarrarena. Bestetik, Feten Feten Gaztelako bikotearena.
Patxi Villen jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak gogoratu duenez, “Aitzina Folkeko helburuak duela hamabi urteko berberak dira: musika, folka eta kultura tradizionala zabaltzea, eta ataxia telangiektasia ikertzen laguntzea. Gaixotasun arraroa, genetikoa, multisistemikoa eta neurodegeneratiboa da, tratamendurik eta sendabiderik gabea, eta gutxitutako desgaitasun fisiko larria eragiten du”.
Aitzina Folkek bere haztapenetatik folkaren zabalkundea zein hazkundea bultzatzea izan du xede. “Jaialdiak euskal artisten, beste eremu batzuetakoen zein nazioartekoen emanaldiak eskainiko ditu, emakume musikarien lana bereziki aitortuz, Emakumeak folk munduan atalaren bidez”.
Bestalde, jaialdiko ekitaldiak ikus-entzule guztientzat izan arren, txikienentzat bi kontzertu antolatu dituzte Txikifolk sailean: Titiriteros de Binefar eta Xaramela. Gainera, jaialdiak folk saio bat eta tailer ezberdinak eskainiko ditu.
Aurtengo edizioan ere Topafolk musika tradizionalaren eta folkaren eskolen topaketa egingo da abenduaren 13an. Gasteizko eta Arabako eskoletako ikasle gazteenentzat musika partekatzeko aukera eskainiko da honetan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian