Aukeratutako dokumentalen artean daude, besteak beste, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako eta Itoiz, udako sesioak.
Gasteizko Euskal Herriko Dokumentalaren astea bost proiekziorekin dator aurtengoan: Eloy de la Iglesia, adicto al cine; Bailando a golpes; Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasak; Hombre Bala; eta Itoiz, udako sesioak. Emanaldiak urriaren 20tik 24ra izango dira Vital Fundazioa Kulturunean, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta jardunaldi bakoitzaren hasieran dokumentalaren aurkezpena egingo da.
Euskarazko dokumentalen artean, urriaren 23an Inge Mendiorozek zuzendutako Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako filma ikusteko aukera egongo da. Zuri-beltzeko argazki zaharretan izoztuta geratu den abeslari bat erakusten du lanak. Beti gazte, kapsulatuta, enkoadraketan harrapatuta, bere ahotsa binilozko diskoetan bezala. Kantaria izateaz gain, Lurdes Iriondo ezinbesteko erreferentea ere bada euskal kulturaren transmisioan. Neskak eta mutilak gakoa zirela ulertu zuen, eta haientzat egin zuen lan.
Urriaren 24an, berriz, Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak zuzendutako Itoiz, udako sesioak dokumentalaren txanda izango da. Argitaragabeko zinta sorta bat aurkitzeak eramango du Juan Carlos Perez Itoiz taldearen burua Itoiz bere unerik gorenean desegiteari buruz hausnartzera, gaur egun oraindik ukatzen duen pop-eranzko estilo aldaketa argi bat egin ondoren. Horrela, taldearen muinerainoko bidaia katartiko bati ekingo dio. Taldearen hastapenak berpiztuko ditu, 70eko hamarkadako Mutrikun rock progresiboko taldea zirenekoak, eta horrek iraganarekin adiskidetzeko balioko dio.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian