Euskaltzaindiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu aldizkariak, eta paperean eta euskarri informatikoan argitaratzen da. Zenbaki berriak zortzi ikerketa-artikulu, bi ohar eta liburu-aipamen bi biltzen ditu.
Lehenengo zenbakia apirilean plazaratu ondoren, Euskaltzaindiak Euskera Ikerketa Aldizkariaren 2025eko bigarren zenbakia argitaratu du. Zortzi ikerketa-artikulu, bi ohar eta liburu-aipamen bi biltzen ditu zenbakiak.
Euskararen Akademiak zehaztu duenez, “gaietan ugaria da zenbaki hau. Ipar Euskal Herriari begia eratxikirik landuak dira: hizkuntza-politikan demolinguistika ezartzeak egin ditzakeen ekarpenak; 1940tik egundainoko poesiaren argi-itzalak; Nafarroa Behereko (Ortzaize) noketaren higatzea; eta Lapurdiko eta inguruko gazteen ahozko euskara informala. Hortik at, euskal hizkeren erritmoa jorratu duen azterlana ere badakar argitalpen honek, eta baita Lehen Hezkuntzari begira taxututako beste bi lan ere: bata, aisialdi antolatua eta euskararen hizkera informala uztartu dituena, eta bestea, lagunarteko hizkera ikastolako langaitzat hartu duen ikerketa. Etnolinguistikari ere leku eman dio zenbaki berriak, hilabeteei buruzko artikulua jasoz”.
Orobat, Oharrak atalean, Ander Manterola bizkaitar etnografoaren ibilbidea eta hizkuntza menperatuen gainean, katalanaren ikuspegitik, eginiko hausnarketa ironikoa daude; eta liburu-aipamenetan, batetik aragoieraren egoeraz, eta bestetik, termodinamika literaturan inplementatzeak ekar lezakeen onuraz gogoeta egin da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian