Laukote pasaitarrak Urtzen izeneko diskoa kaleratu du eta mimo handiz prestatutako eszenaratze zaindu batean aurkeztuko du Euskal Herriko hainbat agertokitan.
Urtz taldearen hamabost abesti klasiko eta berri bat biltzen dituen disko bikoitza da Urtzen izenekoa. Pasaitarrek duela egun batzuk eman zuten argitara lan berria eta azaldu dutenez, bertako kantak “formatu akustiko, intimo eta hunkigarrian” eraldatu dituzte. CD eta binilo formatuan kaleratu dute diskoa eta ohiko plataforma digitaletan entzungai dago jada.
2026ko bira
Laukote gipuzkoarrak sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean adierazi duenez, Urtzen gisako disko berezi batek, bere mailako musika bira bat izatea merezi du”. Hala, Euskal Herriko antzokietan barna emango dituen kontzertuetan, aipatu diskoa aurkezteaz gain, beste hainbat abesti klasiko ere eskainiko ditu. Formatu bereziko proposamen berri honek, gainera, mimo handiz prestatutako eszenaratze zaindua dakar.
Lehen zuzenekoa Lekeitioko Ikusgarria antzokian emango dute 2026ko urtarrilaren 26an. Otsailaren 7an eta 26an, berriz, Bilbon eta Iruñean izango dira, urrenez urren. Martxoaren 5ean, Gasteizko Matauco antzokiko oholtzara igoko dira eta apirilaren 17an Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dute diskoa.
Iragana Hil Baino Lehen
Taldeak Iragana Hil Baino Lehen abesti klasikoaren bertsio berria aukeratu zuen Urtzen diskoaren aurrerapen kanta gisa eta duela aste batzuk aurkeztu zuen bideoklip batekin batera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian