Txerriak eta loreak da nobelaren izenburua eta umore beltz askorekin datorrela aurreratu du idazleak.
Azken urteotan Toureren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxe idazlea. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta etorkin, etxegabe, prostituta edo bestelako biztanle zaurgarrien ordez, negozio aitorrezinetan diharduten bertoko aberats mafiosoak hartuko dute protagonismoa.
Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da liburuaren abiapuntua, eta hortik aurrera umorez idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa, “tarantinoar” estetikakoa.
Arretxeren esanetan, “lehenengo orrialdetik jada hildako batzuk daude, orokorrean hiltzaile asko daude nobela honetan, orrialde bakoitzeko inoiz baino gehiago”. Erritmo handiko trama dela ere aipatu du egileak eta “irakurlea harritzeko, ustekabez ondo hornitzen saiatu naiz”.
Erein argitaletxearen esanetan, “Txerriak eta loreak ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia bereziz hornitua”: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile berezia da eleberri honetako protagonista. Honekin batera, Gabriel Abrisketa basauriar enpresari ustela edota Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna ere ageri dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian