Obra honek XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik. Taula gainean Getari Etxegarai, Unai Izquierdo, Olatz Ganboa eta Mikel Losada aktoreak ikusiko ditugu.
Ostegun honetan, abenduak 18, Gasteizko Udal Antzoki Sarearen Neguko eta Gabonetako denboraldiko lehen obra oholtzaratuko dute La Mapatxa Teatro konpainiako kideek: Loreen hizkuntza. Emanaldia Jesus Ibañez de Matauco antzokian izango da arratsaldeko 19:30ean.
La Mapatxa Teatro euskal konpainia berriaren lehen lana da Loreen hizkuntza, eta Federico Garcia Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia du abiapuntu. Antzezlanak XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.
Proiektu honetan Getari Etxegarai ari da zuzendari lanetan eta Unai Izquierdo dramaturgia lanetan. Biak dira, gainera, antzezlan honetako aktoreak Olatz Ganboa eta Mikel Losadarekin batera.
Beste alde batetik, Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musika izango du antzezlanak. Musika elektronikora birmoldaturiko abesti herrikoiak bilduko ditu eta, lanketa bisuala, aldiz, Ines Bermejok egingo du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian
-
‘Saharari Kantari 2026’ kontzertua antolatu dute otsailaren 28rako, Bilboko Euskalduna jauregian