Dantza gustuko dutenentzat ezinbesteko hitzordua izaten da Errenteriako Erromeria Eguna, antolatzaileentzat “Madalenak bertan daudela adierazten duen eguna”, hain zuzen ere.
Ereintza Dantza Taldea arduratzen da urtero ekimena antolatzeaz, aurten 21. edizioa izango dute eta aurkezpenean azaldu dutenez, “iazkoa XX. urtemuga izateagatik prestatutako egitaraua berezia izan bazen ere, “aurtengoa ez da atzean geldituko”.
Egitaraua:
10:45: Diana herriko kaleetan zehar.
10:45: Bola joko sari handia, Niessen Elkarteak antolatuta. Foru plazan.
11:000: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria)
12:00: Kalez kale herriko kaleetan.
13:00: Aiko taldea, Zumardian.
14:30: Herri bazkaria, lehen aldiz Merkatuzarren.
18:00: Erromeria, Zumardian. Parte hartuko dutenen artean daude: Txorimaloak, Errenteria Musikaleko trikitilariak, Errenteriako Gaiteroak, Escola de Gaitas Triskele (Casa Galicia), Oarsoaldeko txistulariak, Zubietako joaldunak eta Hendaiako Mutxiko Elkartea, Aiko taldea eta Patxi Perez eta konpainia taldeak.
Errenteria dantzan, uztailaren 19an
Errenteria dantzan ekimena atzeratuko dela ere iragarri dute eta Erromeria Egunaren asteburuan izan beharrean, hurrengo ostiralean egingo dute, uztailaren 19an. Ibilbidea Santa Clara kalean hasiko da eta Biteri Txiki, Biteri eta Herriko plaza zeharkatu ostean, Zumardira iritsiko da, bertan izango baita ekitaldi nagusia. Ekitaldi hori Bert talde armeniarrak eta Ereintzak eskainiko dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian