Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte.
Irailaren 30etik ekainaren 14ra bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte arteko gazteei zuzendua, ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea du helburu.
2019-2020 ikasturtean Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte, hurrenez hurren.
Izena emateko epea irailaren 25era arte irekita egongo da. Eskolak 150 €ko prezioa du, sormen asteburua barne.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian