Kontzertu guztiak ostegunetan izango dira, 20:00etatik aurrera, eta ohiko formatuari eutsiko dio Akademiak: 30 minutuko elkarrizketa musikariari eta, ondoren, 50 minutuko kontzertu akustikoa.
2017an abiatutako bideari atxikiz, formatu txikiko bost kontzertu antolatuko ditu Euskaltzaindiak udagoien honetan. Orain arte kontzertuak astelehenetan izan dira, baina aurten ostegunetan eskainiko dira, 20:00etatik aurrera. Honela, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izanen dira Maite Larburu, Joseba Irazoki, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea. Akademiak ohiko formatuari eutsiko dio: 30 minutuko elkarrizketa musikariari eta, ondoren, 50 minutuko kontzertu akustikoa.
Akademia duela hiru urte hasi zen egitasmoa antolatzen euskal musika sustatzea, gazteen artean euskara eta euskal musika zabaltzea, eta Bilboko ingurunerik euskaldunenean (Zazpikaleetan) ekintza ludikoak bultzatzeko helburuarekin
Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 19:30etik aurrera egongo dira salgai (5 euroan), egun berean, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan.
Egutegia:
- Urriaren 17a: Maite Laburu (elkarrizketa: Ilaski Serrano)
- Urriaren 24a: Joseba Irazoki (elkarrizketa: Roberto Moso)
- Urriaren 31: LumiI/ Nahia Zubeldia eta Manu Matthysse (elkarrizketa: Ane Zabala)
- Azaroaren 7a: Peio Ospital (elkarrizketa: Galder Perez)
- Azaroaren 14a: Afrika Bibang (elkarrizketa: Miren Rubio)
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian