Egunak eta Lanak dokumentalaren ideia orijinala Bernardo Atxaga idazlearena da, eta Fermin Etxegoien aritu da zuzendari lanetan.
Mende oso bat da Euskaltzaindia sortu eta euskara arautzen hasi zenetik. Lehenago baina, euskarari buruzko hiztegiak eta gramatikak ere existitzen ziren; gaur egun, denak dira Akademian. Bidaia horretan, euskara jasoa izatera eraman dituen gertakizun nagusiak zein diren eta nork bultzatuak kontatzen du Egunak eta Lanak dokumentalak, estetika erretro-futurista baten bitartez, Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreek gorpuztua. Finean, Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten du dokumentalak.
Ideia orijinala Bernardo Atxaga idazlearena da, eta Fermin Etxegoien aritu da zuzendari lanetan. Irudia Haizea Pastor eta Hodei Zambranoren esku gelditu da, argazki-zuzendari eta muntatzailea, hurrenez hurren. “Dokumental hau egin dugu euskaldun uzkur eta ilunak motibatzeko”, aitortu du Atxagak, “ikus dezaten kultura aberatsa dugula, hizkuntza ederra daukagula, eta kontuan har dezaten iraganean ere gauza ederrak egin zirela, euskaltzale ausartak eta aurrerakoiak izan ditugula gurean”.
Larramendik esaterako, El imposible vencido gramatika liburua idatzi zuen XVIII. mendean, konplexurik gabe”. “Batzuetan iruditzen zait euskaldunok depresio moduko batek jota bizi garela, ez gaudela geure buruarekin pozik, eta hori aldatu beharra dago herri moduan aurrera egin nahi badugu”, azpimarratu du idazle eta euskaltzainak.
ETB1ek urriaren 8an emitituko du dokumentala, 22:15ean, Gure Kasa programaren ostean. Aurrerago, Euskaltzaindiak dokumentalaren bertsio laburtuak jarriko ditu sarean, baita azpititulatuak ere (frantsesez, ingelesez eta gazteleraz).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian