Durangoko Azokan Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak ere aurkeztuko dituzte. Hiri bakoitzetik idazle edo kazetari bat hautatu dute ibilbide bat proposatu dezan.
Elkar argitaletxearen Arian irakurgai mailakatuen bildumako parte da aurkeztu duten Donostia gida, euskarazko B1 mailako ikasleek erabil dezaten sortu dute Nerea Azurmendi kazetariak eta Asisko Urmeneta eta Dom Campinstronek ilustratzaileek.
Donostiaren inguruko liburua plazaratu duten arren, Durangoko Azokan Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak ere aurkeztuko dituzte. Hiri bakoitzetik idazle edo kazetari bat hautatu dute ibilbide bat proposatu dezan.
Donostia liburua hirian bisita gidatua egiteko proposamena da. “Hiria ezagutzera datozen biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea. Tabakalerako terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira. Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu, jendetza zalapartatsutik ihesi”.
Arian Irakurgai mailakatuen bildumak ipuin, nobela eta testu periodistikoak ere biltzen ditu, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra. Autoikaskuntza nahi dutenengan pentsatua, baina euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (DBH, Batxillergoa) euskara ikasteko eta irakasteko lan-tresna da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian