Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoak behar dute izan lanek; azaroaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun duen EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat.
Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza edota kontalaritza ikergai gisa duten lanak aurkeztu ahal izango dira; azaroaren 8ra arte izango da aurkezteko aukera. Saria, aldiz, abenduaren 4an banatuko da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Mintzolaren egoitzan. Azken urteotan bezala, ahozko kultur sorkuntzari eta bereziki bertsolaritzari buruzko ikerketak ezagutzeko mintegia antolatuko dugu, abenduaren 4an, eta hitzordu horren baitan emango da saria. Mintzolak iragarri duenez, aurrerago emango dute hitzordu honen xehetasun guztiak.
Informazio guztia hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian