Hilaren 14ra bitartean, performanceak, hitzaldiak, Antzerkia, mahai inguruak, eta azken egunean La Basu, Folkaraokea eta Sobri&Serena Dj-en jaialdia izango dira, besteak beste.
Atzo ireki zituen ateak Kultura Feminista jaialdiaren XIV. edizioak Donostiako Tabakaleran, eta abenduaren 14ra arte iraungo du. Plazandreok plataformaren ekimenez, kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin sortu zen jaialdia, duela hamalau urte. Aurten pilulak lelopean egingo da eta berrikuntza gisa, Kontadores zentrora egingo duten jauzia. Orain arte Tabakalerarekin elkarlanean aritu badira ere, edizio honetako azken hiru egunak Donostiako gazte zentroan burutuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek. “Hiri honek espazio asko eta askotarikoak ditu, eta Feministaldiak hasierako periferia eta bazter izaera horri gogoratuta (Artelekuko urteak besteak beste), aldaketa honen erronkari eutsi dio”, azaldu dute.
Aurtengo ediziorako ere egitarau zabala antolatu dute. Hala hilaren 14ra bitartean, hitzaldiak, performanceak, mahai inguruak, antzerkia eta azken egunean La Basu, Folkaraokea eta Sobri&Serena Dj-en jaialdi handia izango dira, besteak beste.
Gaur Zauria(k) proiektua, eromena, gaizki egonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala proiektatuko dute Tabakaleran. Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen eta bederatzi emakumeren errealitateak barne hartzen dituenak. “Izendatzen ez dena ez da ikusten, eta ikusten ez dena ez da existitzen”.
Narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psiko-patologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko loturez hausnartzea du helburu, gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko.
“Zaurgarritasuna, zaintzak, gaizkiegonak, kolektiboa, bazterrak, generoa… Zer da eromena?”
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian